Erretratuari ezker eskuma begiratuta tente daude Eusebia Artamendi ama (1867) eta beronen seme-alaba nagusienak: Ezekiel (1888), Victorina (1895), Txomin (1892) eta Maria Josefa (1891) Gisasola Artamendi. Erdian Tomas Gisasola aita (1864), Juan Domingo Artamendi (1835) aittitte, Patxi (1889) eta Mateo (1898). Aurre-aurrean etxeko txikienak: Serafina (1901), Estanis (1905) eta Pedro (1904). Etortzeko zen Marcelino (1910) eta ordurako hilda zegoen Josefa Antonia (1894), 4 urte egin berritan zendutakoa.