1965

Lehengusina bi

Erabiltzailearen aurpegia Aspaldiko argazkiak

Mallabia, 1965.

Inma Zelaieta Txurruka bere lehengusina Eva Zubizarreta Txurrukaren besoetan. Gerora biak ala biak irakaskuntza izan dute ogibide: historia erakusten dihardu Inmak eta musika, hain zuzen akordeoia eta trikitixa irakasle izan da Eva, gaur egun ere bere trikiti-doinuez Ermuko kaleak alaitzen jarraituz. Ostiral iluntzean, Santa Zezilia eguneko ospakizun kontzertura Mallabian bizi den musikari ermuarraren ikasle, lankide eta taldekide ugari gerturatu zen Ermua Antzokira, haren ibilbide oparoari esker oneko omenaldi hunkigarria eskainiz.