Estresa arintzeko tailerrari urriaren 29an ekingo digu. Lau saio izango duen ikastaro honek eguneroko estres maila jaisteko hainbat tresna erakingor eskainiko dizkigu. Tailerra 16:00etatik 17:30era izango da Lobiano kulturgunean. Gehienetan bezala, doan. Kontuan izan, baina, ikastaroaren kalitatea bermatzeko, plazak oso mugatuak direla. Horrenbestez, ahalik eta azkarren eman beharko duzu izena 663 070 492 watxapean edo ermua_berba@aek.eus helbidera mezua bidaliz.