San Martin azokaren ostean, nola ez.........GAZTAÑERRE!!!

Erabiltzailearen aurpegia Berbalagun

Datorren astelehenean, hilak 16, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, gaztainak jan, euskaraz egin eta kantuan aritzeko aukera izango dugu Berbalagun egitasmoaren eskutik. 

19:00etan Zappa tabernan hasita eta Arkupetik pasatu ostean, Plan B tabernan, gaztainak jateaz gain, euskaraokean aritzeko parada izango da azaroaren 16an; izan ere, Berbalagunek eta Kaltxango AEKk 30 urte baino gehiago daramate Ermuan galduta zegoen  usadio hau kalera ekartzen.