Juan Mari Arregiren tortilla eta Elene Ucinen marrazkia irabazle Boluan

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2016ko uztailaren 23a

Bergarako Bolua auzoan Santa Ana jaiak ospatzen hasi ziren atzo. Gaurko ekitaldien artean patata tortilla lehiaketa egin dute. 11 tortilla aurkeztu dira lehiaketara eta onena, Juan Mari Arregirena izan da; bigarren saria, berriz, Maria Angeles Domenechendako izan da. Marrazki lehiaketan, bestalde, Elene Ucin izan da irabazlea; ondorioz, bere lan hori izango da datorren urteko Boluako jaietako karteleko irudia.

Osorik irakurri