San Martin jaietako odolosteen txosna ustiatzeko deia egin du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2016ko uztailaren 24a

Oxirondo plazan jartzen den odolosteen txosna ustiatzeko baldintzak kaleratu berri dituzte. Bergarakoak izan eta irabazi asmorik ez duten kultura edo kirol elkarteek, herri-taldeek eta ongintzako elkarteek aurkez ditzakete eskaerak, eta lehentasuna izango dute kultura, kirola, hezkuntza edo irakaskuntza eta ongintza helburu dituzten herriko taldeek. Eskaera aurkezteko epea irailan 6an, 12:00etan bukatuko da.

Osorik irakurri