Urriaren 8-9 eta 15-16 asteburuetan ate irekiak egingo dituzte. Zapatu eta domekero arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara Oxirondoko azokan egongo dira ekintza ezberdinak egiten. 8 eta 12 urte bitarteko gaztetxoak animatu nahi dituzte gerturatu eta parte hartzera. Gaztetxoak izango dira beraien iritzi eta ideiekin hemendik aurrerako hilabeteak osatuko dituztenak.