Atzo jokatu ziren Bergarako Arranoko pilota txapelketako finalak, eta Gallastegik eta Josuk osatutako Soraluzeko bikoteak 22 eta 7 irabazi zion Ugartek eta Irizarrek osatutakoari. Finalaren aitzakian, ekintzaz betetako eguna izan zuten Arrano tabernan eta Artatse elkartean.