Nuria Sanchez Povedano: "Helburua da gizakiaren burmuinaz dakiguna eskoletan aplikatzea"

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2016ko urriaren 14a

Estimulazio goiztiarrari buruzko jardunaldiak egingo dituzte urriaren 28an eta 29an Mariaren Lagundian, eta Nuria Sanchez Povedano psikologo entzutetsua izango da saioak gidatuko dituena. 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei eta profesionalei –irakasle, logopeda, psikologo, psikopedagogo, fisioterapeuta...– zuzendutakoak dira jardunaldiak, eta izena hilaren 26ra arte eman daiteke –75 euro–. Lekuak mugatuak dira.

Osorik irakurri