Santa Zeziliaren omenezko emanaldia, urtero bezain arrakastatsu

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2016ko azaroaren 19a

Bergarako Orkestra Sinfonikoak kontzertua eskaini zuen atzo Mariaren Lagundiako elizan. Musikarien zaindari Santa Zeziliaren omenez, kontzertu berezia izan zen; ohikoa baino formatu txikiagoan jo zuten, taldekako instrumentuak nabarmenduz. Eliza goraino bete zen –120 lagun inguru– eta ikus-entzuleek txalo zaparradekin eskertu zituzten orkestrak interpretatutako pieza bakoitza.

Osorik irakurri