Gure Artera izeneko taldea aurkeztu dute, "euskal presoen gaia eta Bergaran bereziki Gaztelu presoaren egoera lantzeko" sortu dena. Horrez gain, presoak Euskal Herrira ekartzeko helburuarekin egingo duten flashmob olatu erraldoiaren berri ere eman dute. Abenduaren 31n izango da hori, 18:00etan, Barrenkalen.