Erabilitako jostailuak batuko ditu Aranzadik Caritasi emateko

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2016ko abenduaren 14a

Zapatuan egingo du Aranzadi ikastolak urteroko jostailu bilketa, erabilitako jostailuena. San Martin plazan egingo dute bilketa, 11:00etatik 14:00etara. Batutako jostailuak Caritasera eramango dituzte ikastolako ordezkariek, beharra duten bailarako familien artean bana ditzaten gero horiek. Gabonetan, ahal beste umek oparia izatea da helburua.

Osorik irakurri