Eguenean, hilak 15, Irakurraldi literarioa izango da Bergaran, Irizar jauregiko Euskaldun Berria aretoan. Ekitaldian, UNED-Bergarako Idazle Eskolako kideek eurek idatzitako testuak irakurriko dituzte, musikaz eta ikus-entzunezkoz lagunduta. Ekitaldia irekia da, edozein herritarrentzako. Iganderako, ostera, Irakurketa kolektiboa antolatu dute.