Zauritu bat ospitalera eraman dute bi autok talka egin ostean, Leizeaga kalean

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2017ko urtarrilaren 7a

Istripua 14:00etan izan da, gutxi gorabehera, Ertzaintzak azaldu duenez. Bergarako Leizeaga kaleko zebra-bide baten aurrean gelditu da auto bat, eta atzetik zetorrenak horrekin talka egin du. Zauritutako emakume bat, aparteko lesiorik gabe Bergarako udaltzaingoak azaldu duenez, Debagoieneko ospitalera eraman dute.

Osorik irakurri