Aurreko egubakoitz gaueko haizeak kalteak eragin zituen Agorrosingo padel pistan. Estalpeak zati bat galdu zuen, eta arduradunek erabaki zuten instalazioa ixtea. Oraindik ez dute konpondu, baina euria eginez gero ere ur askorik sartuko ez litzatekeela-eta –ertz batetik bakarrik–, ohartarazpena eginda, berriz jarri dute erabilgarri pista.