Futboleko gizonezkoen lehen taldeak Tolosaren aurka jokatuko du etxean bihar, zapatua, 16:30ean. Bergararrak lider dira momentu honetan, eta denboraldi honetan oraindik inor ez zaie gailendu etxean. Bada, joera hori mantentzen ahaleginduko dira bihar. Tolosa seigarren postuan dago eta 17 puntuko aldea dago bi taldeen artean.