Otsailaren 16an, eguena, 18:00etan, Labegaraietako kiroldegia eta inguruko aisialdi gunea berrantolatzeko hirugarren bilera egingo dute. Bertan, aurreko bi bileretan herritarrek eta eragileek proposatutakoa kontuan hartuz, kiroldegia eraberritzeko proiektu baten proposamena egingo da, baita inguruaren antolaketa proposamena ere. Herritar oro dago gonbidatuta.