Erramu Zapatuko bazkarirako txartelak hilaren 30ean jarriko dira salgai

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2017ko martxoaren 20a

Txapa Irratiak eta Xaxau konpartsak jakitera eman dutenez, martxoaren 30ean jarriko dira salgai apirilaren 8an ospatuko den Erramu Zapatuko bazkarirako txartelak: "Antolaketa prozesuan arazo txiki bat dela eta, salmenta astebete atzeratu behar izan dugu". Txartelak Irala kalean erosi ahalko dira (19:30), 12 eurotan. Lau txartel salduko dira gehienez gerturatzen den pertsonako.

Osorik irakurri