Maite Larburuk, Josh Cheathamek eta Karlos Taroncherek osatzen duten Neighbour hirukotea Zabalotegin izan zen atzo iluntzean. Iazko irailean kaleratu zuten Hau diskoa aurkeztu zuten gura baino ikusle gutxiagoren aurrean. "Gustura jardun genuen eta halaxe sumatu genituen bertaratutakoak, baina pena bat izan zen ez zela jende askorik etorri", azaldu du Maite Larburu abeslariak.