Rezustak eta Irribarriak hamaika tanto besterik ez zituzten egin behar gaur Bizkaia pilotalekuan Olaizola eta Untoriaren aurka jokatutako partiduan, Eskuz Binakako finaleko txartela eskuratzeko. Hamaika besterik ez, eta 22 egin dituzte, aurkariei 22-18 irabazita. Hala, Eskuz Binakako finalean izango dira Bengoetxea eta Larunberen aurka. Apirilaren 9an izango da hori, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.