Ariznoa klubak antolatuta, gimnasia erritmikoko B mailako Gipuzkoako eskolarteko txapelketak jokatu dituzte gaur, apirilak 1, Bergarako Labegaraietan. Taldeka zein bakarka eta uztaiarekin edota baloiarekin, denetariko koreografiak erakutsi dituzte alebin eta benjamin mailako ume eta gaztetxoek. Euskadiko txapelketarako txartela izan dute jokoan. Harmailetan jende asko ikusi ahal izan da.