Martxoaren 30ean Astigarragako Petritegi sagardotegira irteera egin zuten Bergarako Helduen Eskola Iraunkorreko (HHI/EPA) ikasle eta irakasleek. "Trikitilari eta pandero-joleak afaria alaitu ziguten eta primerako giroa jarri zuten. Hurrengo urtean berriro bueltatzekotan gelditu ginen", adierazi dute.