Hainbat ekintzez josi dute astea Bergarako ikastetxeetako gazteek, eta atzo, Bizikleta eguna ospatu zuten, egun osoko egitaraua prestatuta. Bizikleta oinarri izanda marrazkiak egin zituzten, ziklotan antolatuta zirkuitu ezberdinak egin zituzten, bizikletaren erabilera lantzeko eta bizikletaren funtzionamendua ezagutzeko.