Joan den astetik martxan dagoen Apirilean Musika egitarauak aurrera jarraitzen du. Gaur, egubakoitza, bi hitzordu izango dira ordu berean (18:00). Batetik, Musika Eskolan trabes-txirula ikasleen emanaldia izango da, eta bestetik, Zabalotegi aretoan, ipuin musikatuak. Musika tailerreko ikasleek eta gitarra ikasleek Txit oilo txikia eta katuak istorioa kontatuko dute.