Sevillako Santo Angel elizan dago jada Ariznoako San Pedro parrokiakoa Santo Kristo Hilzorikoa. Juan de Mesa eskultore sevillarraren barrokoaren goreneko lana da Bergarakoa eta Kristoren gaineko beste bi artelanekin batera erakutsiko dute hilabetez Sevillan. Bertan bizi den Rudy Abel Caceres bergararrak helarazi dizkigu argazkiak.