Domeka honetan, apirilak 23, ospatuko da Liburuaren Eguna mundu osoan eta Bergaran ere ez da ekitaldirik faltako hurrengo astean zehar. Egitarauari erreparatuz ipuin kontaketa saioak izango dira protagonista. Adibidez, helduendako saioa eskainiko du Ana Griott kontalariak; argazkian, Oñatiko liburutegian iaz emandako saio baten.