Boni Laskurain eta Ernai kaleen arteko bidegorri zatia egiteko lanak apirilaren 3an hasi zituzten, eta sei hilabeteko epea dute lanok; dena den, lehenago amaituko direla aurreikusi du Udalak. San Joxepe elkartearen parean hesi bat jarriko dute oinezkoen eta txirrindularien bideak hobeto bereizteko.