Astelehenean, hilak 1, maila eskolarretako ziklismo lasterketa egingo dute Labegaraietan –11:00etan hasita–, eta bertan batuko dira ibarreko klubetako ordezkari asko. Infantilak (2003 eta 2004 urte bitartekoak) eta alebinak (2005-2006 urte bitartekoak). Benjamin mailakoek ere parte hartuko dute, baina lehiatu barik.