Kirol Egokituko Euskal Federazioak Euskal Herriko Slalom Txapelketa antolatuko du Bergarako pilotalekuan. Frontoian jarri duten zirkuituan, gurpil-aulkian dabiltzan kirolariek oztopoak saihestuz hainbat ibilbide egin behar izan dituzte ahalik eta denborarik gutxienean. Txapelketan Kemen elkarteko, Dordoka klubeko eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioko kirolariak aritu dira.