Domekan Udal Pilotalekuan izango da kontzertua, 12:30ean hasita, eta Igor Larrañagak gidatuko du saioa. 5 eta 9 urte bitarteko umeei zuzenduta dago bereziki egitasmoa, eta eurek, instrumentuak gertutik ikusteaz gain, horiek probatzeko aukera ere izango dute bukaeran.