Udalak ohar bidez argitu du ez duela inolako zerikusirik egun hauetan herriko etxebizitzetan ur iragazkiak eskaintzen ari den enpresarekin. Bergarako uraren kalitatea "oso ona" dela diote: "Udalak hornitzen duen urak indarrean dauden higiene eta osasun baldintza guztiak betetzen ditu eta edangarria da".