Bergara Hiria txapelketako partiduak jokatuko dira bihar, maiatzak 9, Udal pilotalekuan (19:30). Josu Zezeaga bergararrak ezingo du jokatu eskuetako mina dela-eta. "Esan digu eskuak oso gaizki dituela", dio Reyes Azkoitiak. Honako hau izango da biharko kartelera: promes mailan, Salaberria eta Cordon Picotell eta Ruizen aurka; nagusien mailan, aldiz, Labaka eta Olaizola Prieto eta Murgiondoren aurka.