Ekainaren 17rako muskulu-atrofia espinala duen bergarar gazteari eta gaixotasun horri aurre egiteko lanean diharduen FundAME fundazioari laguntzeko egun berezi bat antolatu du IGAM taldeak. Egun horretan, herriko hainbat talderen parte hartzea izango duen ekitaldi bat egingo dute Udal Pilotalekuan, eta sarrerak bihartik aurrera erosi ahal izango dira, lau eurotan.