Asteburuan Bergaran ospatuko den Puntaik Punta bidezidorren jaialdiarekin lotuta, eguenean, hilak 18, Mendizaletasuna eta gizartea mostra inauguratuko dute Errekalde jauregiko museoan. Euskal Herriak mendiarekin duen lotura eta Bergaran bertan Pol-Polen eskutik mendizaletasunak izandako bilakaera islatuko du erakusketa horrek.