Erregional Preferenteko txapeldun izateko finala jokatuko du Bergarak zapatuan (17:00) Añorgaren aurka, Zumaian. Ohorezko Erregional Mailara igotzeko txartela eskuratuta, liga borobiltzeko aukera izango dute mahoneroek. Baina, bigarren taldea ere mailaz igotzeko borrokan dabil, eta asteburuan dute aukera ederra.