Bergara Kirol Elkarteak prentsa ohar bidez azaleratu du Gipuzkoako beste klub batekin, Antiguokorekin duen haserrea. Donostiarrek Bergarako alebin mailako bi jokalari fitxatzeko interesa erakutsi dute, eta horrek hautsak harrotu ditu klubean: "Hamaika urte baino ez dituzte, ez dugu joko honetan konplize izan gura", adierazi dute klubetik.