Zea Mays-ekin jo du gailurra Puntaik Punta jaialdiak

Erabiltzailearen aurpegia bergara 2017ko maiatzaren 21a

Zapatuan giroari berotzea kostatu bazitzaion ere, pixkanaka jendea joan zen Puntaik Punta jaialdira hurbiltzen. Nordic walking-ean, orientazio eta kartografia tailerrean edota lorategi historikoen bisitan taldetxoak sortu ziren baina bereziki iluntze partera, Musika Eskolaren Udaberriko jaian eta bereziki Zea Mays taldearen kontzertuan herritar asko izan ziren. Gaur, domeka, azken traka.

Osorik irakurri