Labegaraietako, azokako, IAT-ITV aurrealdeko, San Juan auzoko, San Blaseko, Mekolaldeko eta Gerondoko autobus geltokietan mantenu lanak egiten ari da Udala. Lan guztiak ekaina hasieran amaitzea aurreikusten da; 9.500 euroko aurrekontua du, herriguneko geltokietan 4.500 euro eta auzoetan 5.000 euro.