Bergarako Elektronika Topaketaren hirugarren edizioa arrakastatsua izan zen. 17:00etatik 06:00ak arteko jaia bizi izan zuten kartzela zaharrera Bergaratik, bailaratik zein Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako elektronika-zaleek; 200 bat sarrera saldu ziren.