Udal Gobernuak aditzera eman duenez, 2016ko apiril amaieran %8 ziren Osakidetzarekin lehentasunez harremana euskaraz izatea nahi zutela adierazi zuten bergararrak. Urtebete geroago %23 izan dira: 3.585 herritar. Bailara osoan ere antzeko bilakaera izan dute emaitzek: 2016an %8,7 zen eta gaur egun %23.