Gogotsu ekin zion txosnaguneak jaiak ospatzeari. Bergarako Emon taldearen agur kontzertua izan zen, eta hitzordu garrantzitsu honetarako, Omen izena hartu zuten. Bergarako taldeaz gain, Los Zopilotes Txirriaus eta Koban taldeak ere igo ziren oholtzara.