Pentekosteetako gune nagusietako bat den txosnagunean lapurretan egin zuten zapatu goizaldean, Xaxau konpartsa herrikoiak aditzera eman duenez. Jaietako lehen gauean lapurtu zuten, itxita zegoen txosna baten: "Herriari lapurtzea lotsa gutxiko kontua bada, are lotsagarriagoa iruditzen zaigu jai herrikoiak antolatzen ari garenon muturren aurrean egin izana. Herri osoari egin diote eraso".