Puzgarrien jolas-parkeaz gozatu ahal izan dute gaur goizean Bergarako txikienek. Plangintzaren arabera Ipintzan jarri behar ziren puzgarriak baina euria zela eta, Seminarioko karpa azpira mugitu beharra izan dute. Lekua berri hau txikiagoa denez, asmoa zutena baino puzgarri gutxiago jarri ahal izan dituzte, guztira hiru.