Atzo amaitu ziren Bergarako jaiak, baina azken egunerako oraindik bazituzten ekitaldi ugari antolatuta. Eguerdi partean, lehenik, idi probak ikusi ahal izan zituzten bergararrek herriko plazan. Bost urte jaietako egitarautik kanpo egon ostean, aurtengoan ekitaldi hau berreskuratzea erabaki zen. Bestalde, idi proben ostean, Bilbainadak entzuteko aukera egon zen. Euriak, beste behin ere, lekuz aldatzera behartu zuen ekitaldia, baina egitarauarekin aurrera egitea lortu zuten hala ere.