Bergarako udal pilotalekuan aurkeztu ziren herriko erraldoi berriak; Kotoi eta Mahoi. Aurkezpen orduan euria zenez, ezin izan zuten kalejiran irten, baina pilotalekua musika eta dantzekin girotu zuten. Ekitaldian herri ezberdinetako erraldoien konpartsek hartu zuten parte; Bergara, Orduña, Arada de Duero eta Bilboko Ondalan. Dultzaineroak Elgoibar eta Arrasatetik etorri ziren eta udal txistulari bandaren laguntza izan zuten.