Ekainaren 15ean, arratsaldeko zazpietan, Irala kalean, Bergarako Musika Eskolako konbo taldeek emanaldia eskainiko dute. Guztira, bost talde izango dira, eta musika estilo ezberdinak eskainiko dituzte. Talde bakoitzak gitarra, baxua, bateria, ahotsa eta saxofoi soinuak izango ditu. Josi Labajos irakaslea ere eurekin izango da.