Antxintxinka taldeko kideek antolatutako triatloi txikia egingo da Bergaran. Hiru mailatako parte-hartzaileak egongo dira: benjaminak, alebinak eta infantilak. Antolatzaileak oso pozik daude aurtengoan lortu dute parte-hartze kopuru altuarekin, izan ere 164 neska-mutiko elkartuko dira domekan igeriketa, bizikleta eta korrika diziplinetan duten trebetasuna erakusteko.