Bergara Kirol Elkarteko senior mailako gizonezkoak Errioxan izan ziren zapatuan. Goizean Briñasen hamarretakoa egin zuten eta pilotan aritu ostean, Logroñon izan ziren bertako upategi baten bazkaltzen. Egun bikain batekin amaitutzat eman zuten "denboraldi historiko" hau Ohorezko Erregional eta Preferente Mailetara igoera lortu ondoren.