Lehenengoz antolatu den San Martzialgo txirrindularitza proban kadeteetan Amaia Lartitegi, junior mailan Sara Martin eta 23 urtetik beherako elite mailan Eider Merino izan dira azkarrenak. 1.300 metroko kronoigoera izan arren, txirrindulariek –bereziki kadeteek– gogotik sufritu dute San Martzialerako malda gogorretan gora.