Luis Laskurain margolari bergararraren koadro bat jaso du Itsaso Villar gazteak, 1269 zenbaki sarituaren jabeak. Laskurain berarengandik jaso du saria. Musika Eskolatik Villar zoriondu nahi izan dute, eta Laskurain eskertu Peter Pan musikalari laguntzeko bezala, oraingoan ere bere lana dohaintzan eman duelako.